Askotan, kirola egiteko arropa bilatzerako orduan, denda ezagunenetara erostera jotzen dugu, adibidez: nike, adidas, puma… Horregatik, online denda batzuk erakutsiko dizkizut, non arropa erosoa saltzen duten . Dendaren arabera, prezioak altuagoak ala baxuagoak izan daitezke, izan ere, denetarik erakutsiko dizut, zuk nahiago duzuna aukeratzeko.

Gaur egun oso ezaguna egin den online-denda da. Web honetan denetarik aurki dezakezu, baina orain interesatzen zaiguna, kirola egiteko arropa da. Kalitate honekoa da eta, gainera, oso erosoa. Zure gorputzari egokitu egiten da; honi esker, mugitzeko erreztazun gehiago izango duzu. Prezioaren aldetik ere ondo dago. Arropa gehienak 6-10€ artean daude, beraz merke erosteko aukera ona da.
Hemen saltzen duten arropa, kirola egitekoa bakarrik da: sudaderak, kamisetak, top-deportiboak, mayak… Kalitate ona du arropak, eta gainera polita da. Zure gorputzera oso ongi moldatzen diren arropak dira, hortaz, oso erosoak dira. Denda honek duen pega bakarra, gareztiegia dela da. Prezioak 40-60€ ingurukoak dira. Baina hau alde batera utziz, beste guztia ondo dago. Denda hau, Shein bezala, online aurki dezakezu, baina, Londresen adibidez, denda fisikoki existitzen da.


JD, aurrekoak ez bezala, bai aurkituko duzu erraz ia leku guztietan, batez ere merkataritza-guneetan. Hala ere, bere online web-a ere badu. Denda honetan, marka askotariko arropak saltzen dituzte: nike, adidas, puma, mckenzie… beraz, prezioak askotarikoak izan daitezke.
